1918ko Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarra
Eusko Ikaskuntzaren sorrera ezin da ulertu 1914 urtetik aurrera -krisi ekonomikoaren bukaera eta Lehen Mundu Gerretearen hasiera- gertatuko den aurrerapen ekonomikoa kontuan izan gabe, beronek babestuko duelako euskal kulturaren pizkundea, batez ere Gipuzkoan.
Bere jaiotza, XX. mendearen hasieratik bizitzen hari den nazionalismoari lotuta doa. Guzti honek, penintsulako lau probintzi euskaldunen harreman instituziional eta kulturalak sendotzera bultzatuko ditu hainbat pertsona.
Esan ohi da nazionalismoa gelditu gabe gora ziohala, eta egia da, bai Katalunyak bai Euskal Herria euren autonomia eskatzen saitatu baitziren XX. mendeko bigarren hamarkada honetan. Testuinguru honen barnean, Euskal Unibertsitatearen beharra ere aldarrikatu zen, eta helburu hori izan daiteke agian Eusko Ikaskuntzaren lehen errebidikazioa eta Oñatin ospatzeko aitzakia.
Arturo Campion izan zen lehenengo lehendakaria
Biltzarra zazpi lan-sailetan banatu zen: Politika, giza zientziak, hizkuntza, historia, artea, hezkuntza, eusko ikaskuntza eta arraza -antropologia, historiaurrea eta etnografia adierazteko izen arrunta-. Izen ospetsuak hartu zuten parte bertan: Julio Urkixo, Angel Apraiz, Telesforo Aranzadi, Karmelo Etxegarai, Aita Donostia, R.Mª Azkue. Ohorezko lehendakaritza, garai hartan euskal kulturaren patriarka omen zen Arturo Campionen esku geratu zen.
Oñatiko biltzar honetatik, besteak beste, ondoren ikastola izango zenaren oinarrizko teorizazioa irten zen, baita euskal unibertsitatearena ere. Hauekin bat eginez, euskara babesteko eta era berean ikertzeko erakunde baten beharra aztertu zen, ondoren Euskaltzaindia izango zena.
Eta honen ondorioz, 1919ko irailaren 21ean eratu zen "Ekin eta Jarrai" goiburua erabiliko zuen erakundea, hots, Euskaltzaindia.