Gebaratarrak
Jatorria
Luzaroan, 1149ko agiri apokrifo bati jarraituz , Gebaratarrek gure artean zuten nagusigoa gutxienez XII. mendez geroztiko zela uste izan arren, ez dago bat ere garbi noiz hasi zen. Baina ezin da ukatu, 1300-1400 inguruan behintzat, hemen ondo sustraiturik zeudela. XV. mendearen erdira arte Oñatiko jaun gisa agertzen ziren; handik aurrera, ordea, jaurerria konderri bilakatu zen, Gebaratarrek Gaztelako erregarengandik Oñatiko konde titulua eskuratu baitzuten.
Herriko jauna
Harreman luzea eta korapilatsua izan zuen Oñatik Gebaratarrekin.
Gebaratarren jauregia araban. Goialdean dorrea ikusten da.
Jatorriz nafarra zen leinu ezagun hau, baina Erdi Aroaren bihotzean sendo finkaturik zegoen Arabako ipar-lautadan. Urkilla-Elgea mendilerroa gainditu eta Leintz zein Oñati aldeko lurretan ere hedatu zuen bere agintea. Leiztarrek XVI. gizaldira orduko lortu zuten Gebara familiarekiko menpekotasuna astintzea. Txantxikuarrok, ostera, XIX.era arte jasan behar izan genuen uztarri hori, Oñatik 1845ean Gipuzkoarekin bat egin zuen arte, hain zuzen ere. Arazo latzak izaten zituen sarritan herriak, auzi eta borroka gogorrak sortzen zirelako, udalaren eta kondearen konpetentziak zirela bide; odoltsua izaterainokoak ere bai inoz. Azkenera orduko bere eragina ahulduz joan bazen ere, kondeak hainbat lur, baso, etxe, ola eta errotekiko kontrol zuzenari eutsi zion berandura arte.
Oñatin zeuzkan botere-ikurrik nabarmenenak
Zumeltzegiko dorrea |
San Miguel parrokia |
Burdinolak |