Dokumentu apokrifoa
Gebaratarrek, beraien ustezko ondasun eta eskubideak defendatzeko, XVI mendeaz geroztik, froga gisa hainbat auzietan 1149 urtekoa omen zen dokumentu bat aurkeztu izan zuten. Dokumentu horren kopia bat Oñatiko Udal Artxiboan dago eta izan badira beste kopia batzuk;hala nola Gebara sendiaren Artxiboan edota Espainiko Biblioteca de la Real Academia de la Historian. Gaur egun esan daiteke dokumentu horren sinaduran azaltzen den urtea (1149) eta benetan idatzi zen garaia ez datozela bat
"(...) ante la necesidad de poseer documento probatorio de su antiguo dominio de Oñate los Guevara tuvieron que hacerse con un documento que, si bien para la generalidad de los autores de la historiografía vasca es verdadero, (...) hoy ciertamente se considera falsa." Maria Rosa Ayerbe Iribar / Historia del Condado de Oñate y Señorio de los Guevara (s. XI-XVI), pp. 260, 1985