Historiaurrea

Oñatin azaltzen diren historiaurreko aztarna zaharrenak (erramintak bakarrik, ez giza aztarnak) Erdi Paleolitosekoak dira, duera 80.000 urtekoak. Ondorengo garaikoak, Goi Paleolitos-etik aurrera, ugariagoak dira.

Erdi Paleolitos

Datazioa: Kristo aurreko (k.a) 35.000 urte Euskal Herrian.

Klima: Azken izoztea (Würm). Neguan bataz besteko 0/10 Cº. Udan, 5/15 Cº. Hau da, gaur egun baino 12 Cº gutxiago. Betiko izotzak 1.100 metrotik gora.

Landareria: Urritza eta pinadia.

Abereak: Errinozeronte artiletsua, ipar oreina...

Gizakia: Neardental izen zientifikoaz ezagutzen dugu garai hartako gizakia, Alemaniako _Neardental_izeneko tokiak aurkitu baitzen gizakin honen lehen aztarna. Oñatin ez dugu bere arrastorik aurkitu; bai, ordea bertatik oso gertu, Arrasaten, Lezetxiki kobazuloan hain zuzen ere. Berau da Euskal Herrian aurkitu den giza aztarnarik zaharrena. Gizaki honen ezaugarriak hauek dira: 140-150 zm. altuera, zango motzak eta okertuak, eta beso luzeak.

Ekonomia: Tresnagila ona zen eta haitzulotan bizi zen. Ibilkaria.

Goi Paleolitos

Datazioa:Kristo aurreko (k.a) 35.000-9.500 urte Euskal Herrian.

Klima: Oso hotza eta lehorra

Landareria: Tundra eta estepa

Abereak: Klima hotzekoak

Gizakia: Cro Magnon izeneko gizaki mota dugu garai honetakoa. Frantzian azaldu ziren lehen aztarnak. Oñatin ere bize izan zen, bere erramintak aurkitu baitira. Gizaki honek, egungo gizonaren antza zeukan.

Ekonomia: Egoliarra (sedentarioa). Arrantzan ere egiten zuen.

Kultura: Hezurrezko erramintak egiten zituzten; baita haitzuloetako pinturak ere.

Goi Paleolitos-etik Brontze Garairaino

Datazioa: Kristo aurreko (k.a) 9.500-1.200 urte Euskal Herrian.

Klima:Elurrak desagertuz doaz, klima gaur egunekoaren itxura hartzen doa.

Landareria: Pagoa, gaztainondoa eta haritza

Abereak: Hotzezkoak desagertuz eta egungoak finkatuz

Gizakia: Egungoa

Ekonomia: Abeltzantzaren hasiera mendi gainetan. Brontzea erabiltzen dute.

Kultura: Monumentu megalitikoak; trikuharria, irunarria eta mairubaratza edo kronletx-a.

Historiaurreko aztarnak

Haitzuloak

  • Txomen koba erdikoa
  • Zabalaitz
  • Iritegi
  • Aizkirri
  • Arrikrutz
  • Arantzazu
  • Gaztiasoro
  • Anton koba
  • Artzen koba
  • San Elias
  • Orkatzategi
  • Madina-zubieta
  • Urtao II
Kanpokoak
  • Arenazarko kortia
  • Erroitegi
  • Otzarritza
Megalitismoa

TUMULOAK

  • Aitzagain
  • Gallerdi
  • Linatza
  • Jentiletxe
  • Urtao
  • Urtapotolueta II
  • Malla

TRIKUHARRIAK

  • Artaso
  • Artzanburu
  • Urtapotolueta I

IRUNARRIA

  • Mugarriaundi

AURKIKUNTZA ISOLATUAK

  • Arritxikietako haitzkora
  • Petrinatzeko haitzkora
  • Arrikrutzeko lehoia