Anaitzeak

Gaur egun Oñatiko herria Saharako Gleibat El Fula, Mexikoko Zacatecas eta Guadalajara, eta Argentinako Jose C. Paz eta Frantziako Chateaubernard-ekin anaituta dago.

Giza aldekoa izan zen Gelibat El Fula 1995eko martxoan herriarekin anaitzearen arrazoi nagusia.

Geroago Mexikoko Zacatecas, 1996ko urrian, eta Argentinako Jose C. Paz, 2000.eko ekainean, izan ziren adiskide eta anaitze harremanak finkatzeko gogoa adierazi zuten herrialdeak, nahiz eta hasierako arrazoia historikoa izan, irekita utzi zen etorkizunean sor zitezkeen posibilitateei. 

Oñatik Mexikoko bi hirirekin dauka anaitzea: Zacatecas eta Guadalajara

Jose C. Pazekin anaitasuna, Jose Altube oñatiarrak Argentinako lurretan egindako lanaren ondorioa izan zen. Jose Altubek, 1891en lurrak erosi eta Villa Altube sortu zuen. Berehala bere lurrak herriari eman zizkion, industria, nekazaritza eta zerbitzuak sortu zituen. 1912an bere lagun min bat oroitzeko herriari Jose Clemente Paz izena ezarri zion.

1997an harremanak hasi baziren ere, 1999ko udan egin zen Oñati eta Frantziako Chauteaubernarden arteko anaitasun zeremonia ofiziala. Kasu honetan ekonomia-kultura eta heziketa izan ziren ardatzak. Elkarrekin hainbat kirol eta kultura jarduera egin ziren, helburua herria kanpora zabaldu eta Europar Batasuneko proiektua kontutan izanik, herrien arteko harremanak sendotzea izan zen.

Informazio gehiago Oñatiko historiaz eta ondareaz