Oñati

onati-panoramikoa.jpg

Gipuzkoako hego-mendebaldean dago Oñati. Bergara, Arrasate eta beste herri txikiago batzuekin batera, Debagoieneko eskualdea osatzen du. Herrigune osoa mendiz eta muinoz inguraturik dago ibar zabal batean, eta badirudi hortik datorkiola izena; izan ere, muino askoko lekua esan nahi du.

Oñatik 108,2 kilometro koadroko azalera du eta Gipuzkoako udalerririk zabalena da. Altuerari dagokionez, itsasotik 231 metrora dago hirigunea, baina auzo batzuk gorago daude: Arantzazu, esate baterako, ia 700 metrotan da eta udalerriko gunerik garaiena, Artzanburu mendigaina, 1.368 metrotan.

Euskal Herriko erdigunean dago kokatuta, Donostiatik 73 kilometrora, Bilbotik 64ra, Iruñeatik 101era eta Gasteiztik 52ra.

Oñatik 16 baserri-auzo ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopeztegi, Zubillaga eta Larraña.

Oñatiko herria ondorengoekin dago anaituta: Saharako Gleibat El Fula, Mexikoko Zacatecas eta Guadalajara, eta Argentinako Jose C. Paz eta Frantziako Chateaubernard.

Bertako klima Ozeaniar epela da, nahiz eta goialdean Mendiko klimaren eragina sumatu. Udak epelak eta neguak leunak dira, 10 eta 22 gradu zentigradu arteko tenperaturekin. Industria da herriko ekonomiaren ardatz nagusia, ondoren zerbitzuak eta azkenik lehen sektorea edo nekazaritza.

 

Ikus baita ere: