Oñatiko udala

Talde-antolaketa horizontala

Prozesuaren baitan, etxearen antolaketaz eta baliabideez pentsatzen dabil Gobernanten taldea; nola antolatuko den, arautegirik beharko duen... eta, zentzu horretan, datorren urtarrilaren 31rako herriko eragile guztiei irekita egongo den formazio pilula bat proposatu dute: "Talde-antolaketa horizonala: Soziokrazia eta beste eredu batzuk". Hitzaldi formatuan, hurbilketa teorikoa egingo da egun horretan. Otsailak 1, larunbat goizez, aldiz, prozesuan parte hartzen ari garenontzat tailer praktikoa egingo dugu, emakume etxeari aplikatuta.