Taldeak abiatzeko prest
Funtzio, zeregin eta maiztasun ezberdinak zerrendatu dira eta bilera zabal bat egingo da taldeak banatu eta lanean hasteko.
Oñatiko Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuak fase berri bati ekin dio ikasturte honetan. Behin oinarriak eta norabidea finkatuta, taldeka banatu eta ekintza eta zeregin ezberdinei heltzeko garaia izango da. Larunbateko saioa rolen arabera datozen hilabeteetan zein lan dauden identifikatzeko eta sailkatzeko baliatu genuen. Zein lan ditugun ikasturte honetan, zein etxea ireki aurretik eta zein behin etxea zabaltzen denean. Horren arabera, talde batzuk aktibatuko dira orain eta beste batzuk aurrerago.
Momentuz bost talde jarriko dira martxan: Bisionariak, Gobernantak, Programatzaileak, Zubigileak eta Saltserak. Horiez gain, Udalak ere bere zereginak izango ditu.
Prozesutik, dei egin nahi diegu emakume guztiei parte hartzera eta proiektu honen parte izatera. Oso lan ezberdinak izango ditugu eskuartean, teorikoak, praktikoak, jarraipen handiagokoak edo oso puntualak... Denontzat dago tokia eta denok izan gaitezke proiektu honen parte.
Dagoeneko izena eman dutenekin datozen egunetan harremanetan jarriko dira udal teknikariak, bilera eguna eta ordua jarri ahal izateko. Eta orain izena eman nahi duenarentzat, bide ezberdinak erabili ditzake:
-
Berdintasun sailera idatziz: berdintasuna@onati.eus
-
Telefonoz, deituta edo whatsapp mezu bidez: 688621213