Oñatiko udala
Erabakien aurkezpena
2024/05/27

Parte-hartze prozesuaren ondorioen aurkezpena

Bi urtez aritu gara Oñatiko Emakumion Etxia Eraikitzen eta prozesuan landutako ondorioak aurkeztu ditugu.
Card image cap

Oñatiko Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuak bi urteko ziklo bati itxiera eman dio eta jendaurreko ekitaldi irekia egin dugu Eltziako Topagunean. Ekitaldia herritar orori lanaren emaitza ezagutarazteko baliatu dute bai udal ordezkariek eta baita denbora honetan guztian modu batera edo bestera prozesuan parte hartu duten emakumeek ere. 

DSC09915_1.jpg

Prozesuan zehar oinarri sendoa jarri zaio etxeari. Bertan erabaki eta adostu dira etxearen oinarri teorikoa; misio, ikusmira eta balioak; etxearen jarduna; parte-hartze estrategiak; kudeaketa eredua; antolaketa sistema; eta, guztia egikaritzeko beharrezko izango diren baliabide material zein humanoak. Eta atzoko ekitaldian, ondorio horiek guztiak biltzen dituen liburuxka ere aurkeztu genuen, webgune honetan ere irakurri edo deskargatzeko aukera duzuna. 

DSC09821_1.jpg

Oinarri eta norabide hori finkatuta, prozesuak etapa berri bati ekingo dio etxearen barruko lanak amaitu eta irekitzeko prest egon bitarte horretan. 2024-2025 ikasturtean lan talde ezberdinak eratuko dira, eta pentsatzetik ekintzara salto egingo dugu. Taldeka, lanean hasiko gara, etxeak ateak irekitzen dituenerako dena prest izateko. Horretarako, talde ezberdinetan izena emateko aukera zabaldu dugu webgune honetan bertan.

Beraz, batu gurekin, eman izena eta abia gaitezen!

DSC09906_1.jpg

DSC09843_1.jpg DSC09865_1.jpg DSC09989_1.jpg DSC09963_1.jpg DSC09958_1.jpg

DSC09998_1.jpg DSC00007_1.jpg DSC00002_1.jpg