Formazio pilula

Soziokraziaren printzipio, balio eta elementu nagusiak azaldu zituzten. Elkar lotuta dauden elementuek osatzen dute sistema eta sistema sostengatzeko helburua du egiturak. Azpimarra jarri zuten ideia horretan: egitura mugimendua sostengatzeko da eta, beraz, bere neurrikoa izan behar da, bizigarria izango bada.
Hitzaldiaren ondoren, Emakumion Etxia eraikitzen prozesuan parte hartzen diharduten kideek bidelaguntza jaso zuten formatzaileen eskutik. Tailerra egin zuten Etxiaren egitura eta bere elementuak definitzeko helburuarekin. Zirkuluak, lotura bikoitzak, kontsentimentuzko erabakiak edota hautagaitzarik gabeko hautaketak izan zituzten hizpide. Hori horrela, hurrengo hilabeteetan gako horiek barneratu eta Etxiaren egitura sortzeko lanetan murgilduko dira kideak.