Oñatiko udala
Bisitak
2023/01/21

Bisitetatik aukeretara

Emakumion etxiak Oñatin eskainiko dituen aukera guztiak mahaigaineratu dituzte herriko emakumeek.
Card image cap

Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuaren saio berri bat egin dugu gaur Oñatiko Eltziako hirugarren solairuan. Bertan, Oñatiko berrogeita hamar emakumetik gora bildu gara eta, talde ezberdinetan banatuta, prozesura orain batu direnei aurreko fasean bizitako guztia kontatzeko aukera izan dute azaroan antolatutako bisitetan parte hartu zuten kideek.

Izan ere, saio hau bisitetan piztutako ilusiotik eta “kontatzeko beharretik” jaio da. Prozesuaren baitan, azaroan zehar bisitatutako Azpeitia, Zumaia, Hernani eta Donostiako etxeetatik sor daitezkeen aukera guztiak kontatzeko espazio baten beharra ikusi zuten parte hartu zuten emakumeek eta gaur eurak izan dira joan ezin izan zutenei aukera horiek zeintzuk izan daitezkeen kontatu dietenak.

Jone Arriolabengoa Oñatiko Udaleko berdintasun teknikariak azaldu duenez, “aukera guztiak mahaigaineratzeko momentua da hau, beste esperientzien bidez piztu zaigun ilusioa partekatzeko eta joan ezin izan zutenei bertan jasotako informazioa eta izandako bizipenak kontatzeko momentua”.

Emakumeen etxeen gaineko kokapen orokorra eskaini eta bisita bakoitzean ikusitakoak eta entzundakoak partekatu ditugu saioan zehar.

Aukera guztiak mahai gainean jarrita, otsailetik aurrera hurrengo fase bati ekingo zaio. Bertan, gaikako saio ezberdinen bitartez, aukera horiek Oñatira ekarri eta erabakiak hartzeko garaia izango da.

Entzun hemen Oñati Irratiko elkarrizketa. 

photo1674468472 (1).jpeg
photo1674468472 (3).jpeg
photo1674468472.jpeg