Abiatzea
2022/06/13
Adostasun politikoa
Alderdi politikoen arteko adostasuna duten printzipioak, konpromisoak eta erronkak.

Oinarri sendoa duen egitasmoa da Oñatiko Emakumeen etxea. 2020an burututako diagnostikoa oinarri, 2022ko udaberrian udalean ordezkaritza zuten alderdi politikoen arteko elkarrizketan adostu zen abiapuntua: lau printzipio gidari, hiru konpromiso eta lau erronka. Denak eztabaidagarriak, baina denak landuak eta adostuak.
Printzipio gidariak:
- Feminista.
- Intersekzionala.
- Komunitarioa.
- Ahalduntzailea.
Konpromisoak:
- Proiektua martxan jartzeko beharrezko baliabide pertsonal eta ekonomikoak eskaintzea.
- Aniztasuna kudeatzeko tresna egokiak eskaintzea.
- Parte hartze prozesu zaindua eta eskaintzea.
Erronkak:
- Udala eta herriko eragile eta norbanakoen arteko lankidetzatik eraikitako espazioa sortzea.
- Udalaren eta herritarren beharrak aseko dituen espazioa.
- Herriko bestelako proiektuekin osagarria izango den ekimena.
- Herriko emakume guztiei irekia.