

Emakumion Etxia Eraikitzen
Oñatiko Emakumion Etxiaren parte-hartze prozesua egitasmoaren eraikuntza kolektiborako ariketa bat da. Udala, herritarrak eta herriko eragile eta talde feministen arteko dialogoa oinarri, proiektua bere oinarritik eta izan asmo duenetik pentsatu, eztabaidatu eta adosteko ariketa bat.
Irakurri gehiagoEtxiaren izena eta antolaketa eredua erabakitzen
20 lagun batu ginen eta hiru gairen bueltan aritu ginen: lan taldeen berriak, antolaketa eta gobernantza eredua, eta, azkenik, Etxiaren izena. Zatoz eta parte izan!
Irakurri gehiago
Azken lan saioak
Hemen dituzu parte-hartze prozesuan egindako lan saio guztiak.
Izan parte

Etxiaren izena eta antolaketa erabakitzen
Apirileko bilera orokorrean 20 lagun batu ginen eta hiru gairen inguruan jardun genuen: lan taldeen berriak, Etxiaren antolaketa eta gobernantza eredua eta Etxiaren izena.
Irakurri gehiagoIzan parte

Saltserak
Martxoak 8ko manifestazioan jende andana bildu ginen. Emakumion Etxean ekintza burutu genuen Saltsera taldeak.
Irakurri gehiagoIzan parte

Formazio pilula
Talde antolaketa horizontala. Soziokrazia eta beste eredu batzuk Hitzaldia eskaini zuten Ana Perezek eta Garoa Gartziandiak, Aise kooperatibako kideek. Hurbilketa teorikoko saioa arrakastatsua izan zen, eragile eta herritar ugari gerturatu baitzen entzutera. Ondoren, Emakumion Etxia eraikitzen prozesuan parte hartzen diharduten kideek bidelaguntza jaso zuten, Etxiaren egitura osatzeko.
Irakurri gehiagoIzan parte

Elkarren berri jakin eta aurrera begirako erronkei heldu die parte-hartze prozesuak
Urteko lehen bilera orokorra egin du Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuak. Taldeka banatu garenetik, lehenengoa izan da eta balio izan du talde ezberdinak nondik abiatu garen ezagutzeko eta aurrera begira jarritako erronka eta etxekolanak elkarbanatzeko.
Irakurri gehiago
Izan zu ere Emakumion Etxia!
Gurekin harremanetan jarri nahi duzu? Hemendik aurrera sortuko ditugun lan talde ezberdinen inguruko informazioa jaso nahi duzu? Ez dakizu nola parte hartu? Hainbat bide ditugu zabalik, aukeratu gustukoen duzuna eta batu Emakumion Etxian parte hartzera!
Irakurri gehiago