Oñatiko udala

Urrexolako erlojua konpontzen ari dira

Hala esan digu lan horietan laguntzen diharduen Josu Fernandezek. Orain aste batzuk desmuntatu zuten elizako kanpandorreko erlojua, eskolatxoan jarri zituzten pieza guztiak eta auzolanean garbitu dituzte. Baina batzuek konponketa txiki batzuk, doiketa batzuk behar dituzte, eta horiek ULMAn egingo ei dituzte. Asmoa, datorren urteko Andramari jaietarako erlojua muntatuta eta kanpaiak berriro entzun ahal izatea da.