Oñatiko udala

"Txondorraren bueltan" egitasmoaren azken auzolan garrantzitsuak

Oñatin egur-ikatza berriro egin eta prozesua dokumentatzeko helburuz abiatu zen "Txondorraren bueltan" egitasmoa. Ikazkinen txabola eta txondorra bera egiteko unea iritsi da eta horretarako hainbat auzolan deitu dira maiatzerako. Proiektua eta datozen auzolanak zertan diren azaldu digute egitasmoan buru-belarri ari diren Arantzazuk, Enrikek eta Txirlik.