Oñatiko 31. duatloia jokatuko da larunbatean
Iazko etenaren ondoren proba berriro antolazea erabaki du Aloña Mendiko duatloi taldeak. Boxak plazako pilotalekuan kokatuko dira aurten eta irteera mailakatua izango du probak: 15:20tan ibilbide egokitua egingo duten kirolariak; 15:30etan gizonezkoak eta 15:35etan emakumezkoak. 100en bat partaide espero dituzte antolatzaileek. Argibide guztiak eman dizkigu Andoni Correasek.