Oñatiko udala

Iruña-Veleiaz hitzaldia, ostegunean

"Iruña-Veleia martxan" taldeko kide den Jose Mendiak emango du hitzaldia, eta indusketei buruz eta grafitoen auziari buruz arituko dela aurreratu digu. Indusketa lekuan hondeamakina batekin ari direla ere salatu du. Argazkiak, ostegunean, maiatzak 30, Kultur etxean emango duen hitzaldian erakutsiko ei ditu.