Oñatiko udala

Gaztelekuko "prozesukoak" ezagutzen

15-16 urteko gazteak dira "prozesuan" parte hartzera gonbidatzen direnak. Gaztelekuko ekintzak antolatzen eta aurrera eramaten laguntzen dute, hainbat bolondres lanetan parte hartzen dute eta ikasturte amaieran egiten duten bidaiarako dirua lortzeko ekintzak egiten dituzte. Guztiaren berri eman digute Malenek, Anerrek eta Auritzek.