Oñatiko udala

Eguberri eguneko irratsaio berezia

Mikel Aranburuk urtero eskaini ohi digun irratsaio berezia da abenduaren 25ekoa. Oñatitik kanpo zeuden hainbat lagun elkarrizketatu zituen: Jon Cantero (Alemania), Eneko Igartua (Chicago), Alaitz Lazkanoiturburu (Brasilerako bidean) eta Naia Herraez (Argentina). Euskadi Irratian diharduen Ainhoa Agirrerekin eta irrati berean Oñatin dugun eguraldiaren berri eman ohi duen Jabi Agirrerekin ere berba egin zuen.