Edurne Bikuñak Berlingo roller maratoian parte hartu du
50. Berlingo maratoian parte hartzeko erabakia orain urtebete hartu zuela esan digu eta tartean belauneko lesioa izan duela. Ekaina-uztailean hasi zen entrenamenduetan berriro eta, ohiko erritmotik behera bada ere, pozik eta ondo amaitu du Berlingo lasterketa.