Deskantsua hartu eta abuztuan Polonian berriro lehiatzeko prestatzea, Malen Osaren helburuak, orain
Zegama-Aizkorri maratoian bizitakoak asimilatzen jarraitzen du Malen Osak. Lasterketa amaituta belauneko mina sentitu zuen eta deskantsua hartuta, errekuperatzea espero du. Hurrengo helburua, Polonian abuztuaren 18an izango duen lasterketa berria ondo prestatzea izango dela esan digu, Zegama-Aizkorrin bigarren egin baina inoiz irabazteko ametsa duen oñatiarrak.