Oñatiko udala

Azaroko "Kontzejupetik" aldizkariaren aurrerapena

Azaroaren 30erako deituta dagoen greba orokor feministari eskaini dio azala Kontzejupetik aldizkariko azaroko aleak. Mobilizazio horren arrazoi eta helburuak, aurreko prestaketa eta beste zenbait azaltzen dira aldizkariaren barrualdean. Kale Zaharreko 43an egon zen "Castillo" tabernaz edota egur ikatza lortzeko txondorra egiteko asmoaz ere argibideak ematen dira ostegunean banatzen hasiko diren aldizkari berrian.