Oñatiko udala

3X3 saskibaloi txapelketa herrikoia, larunbatean

Benjamin, alebin, infantil eta kadete kategorietako neska eta mutilei zuzenduta egingo da 3X3 saskibaloi txapelketa. Hiru edo lauko taldeetan eman behar da izena eta taldeak, mistoak izan daitezke. Izen-emate orriak kiroldegian eskuratu eta utzi daitezke. Bihar da izena emateko azken eguna, Pablo Zubia antolatzaileak esan digunez.