Zuzendu egin dira udal brigada eta kale garbiketarako lau lanpostu betetzeko oinarriak
Irailaren 28ra arte zabalik dago udal brigadako pioi gidaria eta kale garbiketa zerbitzuko bi pioi eta pioi gidari lanpostuetara aurkezteko epea. Abuztuaren 18 eta 22an argitaratu ziren deialdietan hiru zuzenketa puntual egin dira eta gaur argitaratu da horren berri ematen duen iragarkia. Baina zuzenketek ez du eskaerak aurkezteko epea aldatzen, oinarriak leundu egin direlako.
Pioi gidari lanpostuetara aurkezteko ez da indarrean dagoen gidarien kualifikazio txartelik beharko. Brigadako pioi gidaritarako garabi-kamioiaren gutxieneko prestakuntzarik ere ez da beharko. Beraz, pioi gidari plazetara presentatzeko C motako gidabaimena eta euskarari dagokionean, 1.Hizkuntza Eskakizuna izatea eskatzen da eta brigadan aritzeko, eskola gradua, lanbide heziketa edo parekoa izatea eta kale garbiketa zerbitzuan aritzeko berriz, eskola ziurtagiria edo baliokidea. Baldintza horiek betetzen dituztenak aurkeztu daitezke udalak zabalik dituen oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa prozesuetara.
Argitaratu den hirugarren zuzenketak oposizio aldian hautagaiek gainditu beharko duten nortasun probari dagokio. Test erakoa izango da eta ez da elkarrizketarik egingo, hasierako oinarrietan hartarako aukera jaso bazen ere. Udalak plantilla osatzeko bete nahi dituen brigadako pioi gidari eta kale garbiketako bi pioi eta pioi gidari lanpostuetara aurkezteko eskaerak irailaren 28ra arte egin daitezke, HAZ bulegoan edo udalaren erregistro elektronikoan sartuta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!