Oñatiko udala

Zubikoa kiroldegi aurrealdeko aparkaleku eta zamalan-gunea itxi egingo dira bihar, etzi eta etzidamu

2025/01/27
Card image cap
Kiroldegi aurrealdean hartuko den gunea
Plaka fotovoltaikoak kiroldegiko tailatura jasotzeko kamioia bertan kokatuko da

  ARTICO INGURUMENA enpresari esleitu zizkion Udalak Zubikoa kiroldegian eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteko lanak. Materiala, plaka fotovoltaikoak, astean ekarri eta tailatura jasoko dira. Kamioi handi bat beharko da horretarako eta kiroldegi aurrealdean kokatuko denez, bertan dauden zamalanetarako gunea eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzako aparkalekuak ezingo dira erabili, hiru egunetan, bihar, etzi eta etzidamu. Elbarrientzako ordezko aparkalekuak kiroldegi aldamenean egokituko dira, behin behinean.

  Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean Zubikoa aurrealdean hartuko diren neurrien berri eman du Udaltzainburuak. Asteburuan, eta bereziki haizeak eragindako intzidentzien berri ere eman du. Auntzola baserrirako bidean eta San Lorentzo 60 inguruan zuhaitz bana jausi ziren atzo, haize bortitzak botata. San Lorentzoko beste hainbat puntutatik adarrak erretiratu behar izan ziren. Kale Zaharra, Olakua eta Aita Madina kaleetako zenbait eraikinetatik teilak jausi ziren eta Autland enpresako teilatu zati bat ere eraman zuen haizeak. Seinale batzuk ere guztiz makurtu eta bota zituen.

  Intzidentziekin jarraituz, bi kotxe istripu gertatu dira gaur goizean gurean: 7:00etean, Zubillagan, Zubiplast aurrealdean, bi ibilgailuk elkar jo dute. Ez da zauriturik izan. 8:15etan, aldiz, beste ibilgailu batek lau ardi harrapatu ditu Olabarrietan. Kolpearen ondorioz ibilgailuak kalteak jasan ditu eta auzotar batenak ziren ardiak hil egin dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!