Oñatiko udala

Zine sarrera 2 eurotan izango dute 65 urtez gorakoek, larunbatetako emanaldietan

2024/05/17
Card image cap
"Cine senior" ekimenarekin bat egin du Udalak

  Espainiako Kultura eta Kirolak Ministerioak sustatzen duen Cine Senior kanpainarekin bat egin du Udalak, eta zapatuetako bi emanaldietan sarrera 2 eurotan izango dute 65 urtetik gorako ikusleek.

  Bihar bertan hasiko dira beherapena aplikatzen baina deskontua jasotzeko, sarrera-txartela zineko leihatilan erosi behar da eta nortasun agiria erakutsi behar da. Promozioa, larunbatetako emanaldietara mugatuko da baina gogoratu, bi ordu aukera daudela, 19:30etan eta 22:00etan. Asteburu honetan hasi eta urte akaberara arte luzatuko da kanpaina.

  Ez da lehen aldia, publiko helduenari zine-txartela merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen zaiola Oñatin. Deskontuak jasotzen duen kolektibo bakarra ere ez da, familia ugariek 50 zentimoko deskontua bait dute, 2021az geroztik; ordenantza fiskaletan halako hobaria jasota dago. Kasu honetan ere nortasun agiria eta familia ugari agiria erakutsi behar da areto sarreran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!