Oñatiko udala

ZETAK taldearen bi emanaldi izango dira urtarrilaren 21ean, 17:00tan eta 19:00tan

2021/01/08
Card image cap
Sarrerak hilaren 16an zuzenean salduko dira Santa Anako takillan

  Herritarrei lehentasuna ematearren sarreren salmenta zuzenean egitea erabaki dute Gaztelekuko arduradunek, bide telematikoa baztertuta. Hala, ZETAK taldearen kontzerturako sarrerak bihar salgai jartzea aurreikusi bazen ere, buelta berri bat eman diote eta astebete beranduago, urtarrilaren 16an saltzea erabaki da. Era berean, bigarren kontzertu bat hitzeman da  eta 19:00tan ez ezik, 17:00tan beste kontzertu bat emango du ZETAk taldeak Santa Ana aretoan. Biak, urtarrilaren 21ean, hasieran iragarri bezala.

  Bi emanaldi horietarako sarrerak Santa Ana aretoko takillan bertan salgai jarriko dira datorren zapatuan, urtarrilaren 16an, 10:00tan. Sarrerak 8 eurotan salduko dira eta eskudirutan ordaindu beharko dira. Erosi daitekeen sarrera kopurua mugatu da eta pertsona bakoitzak gehienez 3 sarrera erosi ahal izango ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!