Oñatiko udala

Zegama-Aizkorri mendi-maratoirako dortsal bat zozkatuko du Udalak

2024/03/22
Card image cap
Aurre-inskripzioa bete zuten 22 herritarren artean egingo da, asteartean

  Aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketarako dortsal bat jaso du Udalak, garraio eta logistika aldetik ematen duen laguntza eskertuz. Zegaman, pasa den astean egin zuten bileran dortsal bat herritarren eskura jarri ahal izatea proposatu zuten Oñatiko udal ordezkariek. Antolakuntzak onartu du eta dortsala asteartean zozkatuko dela jakinarazi da. Aurre-inskripzioa egin baina plaza lortu ez duten 22 herritarren artean zozkatuko da, asteartean, 19:00etan, udaletxek areto nagusian. Zozketa irekia izango da eta interesa duen edonork ikusi ahal izango du.

  Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an egingo da eta hiru herritarrek parte hartzeko gonbidapena jaso dute: Malen Osak, Ainara Uribarrik eta Xabi Letek.

Iurria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!