Zegama-Aizkorri mendi-maratoirako bi dortsal zozkatuko ditu Udalak
2025/04/11

Aurre-inskripzioa bete zuten 31 herritarren artean egingo da, asteartean, apirilak 15
Zegama-Aizkorri lasterketarako bi dortsal eskuratu ditu Udalak, garraio eta logistika aldetik ematen duen laguntza eskertzeko. Guztia zehazteko bilera egin da gaur udaletxean eta Saioa Arkonada zinegotziak aipatu dortsalak jaso ditu Zegamako alkate Iker Zubeldiaren eskutik; aurre-inskripzioa egin baina plaza lortu ez zuten 31 herritarren artean zozkatuko dira, asteartean, 18:00etan, udaletxek areto nagusian. Zozketa irekia izango da eta interesa duen edonork ikusi ahal izango du.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 25ean egingo da eta bi herritarrek jaso dute parte hartzeko gonbidapena: Malen Osak eta Xabi Letek.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!