Oñatiko udala

Zaborra errekara ez jausteko sare metalikoak jarri dira zubi-barandetan

2021/11/23
Card image cap
Sare metalikoa Zubibarrin
Lanok Foru Aldundiaren dirulaguntzaz egin ditu Udalak

  Hondakinak sarritan errekan amaitzen dute, batzuetan propio botata, beste batzuetan haizeak eramanda. Halakoak saiheste aldera erreka gaineko zubiak bereziki babestu dira, baranden behealdean saretxo metalikoak jarriz. Herriguneko zubietan egin da lana, sakabanatutako zaborren pilaketa foku direla jakinik.

  Herreria Mitxel enpresak egin ditu lanok, zulodun sare edo txapak tokian tokiko zubi eta barandetara egokituz. Aldi berean, Olakua auzoan dagoen hondakin esekitoki bat ere osatu da, itxitura metalikoa jarriz. Helburua haizeak bota ohi dituen kuboak babestea izan da, kuboak eta hauetan jaisten diren hondakinak inguruan dagoen errekara jausi ez daitezen.

  Bai zubietako sareak baita esekitokia babesteko itxitura metalikoa ere jarrita daude. Lanek, ia 8.200 euroko aurrekontua izan dute eta Foru Aldundiaren dirulaguntzaz egin ditu Udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!