Zaborra errekara ez jausteko sare metaliko jartzen jarraitzen du Udalak
Hondakinek errekan amaitzen dute sarritan, batzuetan propio botata, beste batzuetan haizeak eramanda. Halakoak saiheste aldera erreka gaineko zubiak bereziki babesten ari dira, baranden behealdean saretxo metalikoak jarriz. Lanok faseka egiten ari dira, eta hirugarren ekinaldian erdigunetik Otadui zuhaiztira bitarteko gunean saretxoak jartzea onartu da.
Herreria Mitxel enpresari eskatu zaio zulodun sare edo txapak prestatzea, tokian tokiko zubi eta barandetara egokituz. Babes sareak datozen egun hauetan jartzea aurreikusten da. Bi hondakin esekitoki ere gune haizearen kontra babestuko dira, itxitura metalikoa jarriz. Helburua haizeak bota ohi dituen kuboak babestea da, kuboak eta hauetan jaisten diren hondakinak inguruko errekara jausi ez daitezen. Bide batez, erreka ondoko heskai ostean itxitura egingo da, beste gune batean.
Zaborra errekara ez jausteko lanok 23.000 euro pasako aurrekontua dute. Foru Aldundiaren dirulaguntza eskatu du Udalak, aurreko faseetan egin bezala.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!