Oñatiko udala

Zabalik dago Gaztelekuko xake txapelketan parte hartzeko izen-ematea

2023/10/31
Card image cap
Azaroaren 19an izango da eta zale guztiei irekita dago

  Gaztelekuko XXIX xake txapelketa izango da aurtengoa. Gaztelekuan egiten diren ekintzetan beteranoena da. Urtetik urtera jasotzen duen erantzun ona da mantentzearen arrazoia. Egutegian aldakorra den arren, urte akabera aldeko hitzordu klasikoetako bat da. Eta hasierako moduan mantentzen da, jokoa, suitzar erara, 6 itzulera eta bakoitzak 15 minutu izango dituelarik.

  Azaroaren 19an, 9:00tan hasiko da Gaztelekuko xake txapelketa. Adin guztietako zaletuei zuzenduta dago, edonongoak direlarik ere. Parte hartzeko izena eman behar da, Gaztelekuan, posta elektronikoz mezua gazteinformazioa@onati.eus helbidera bidaliz edo telefonoz: 658 725 679 zenbakira deituta. Azaroaren 17an amaituko da izena emateko epea. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen hurrenkeran beteko dira. Oñatiarrek doan dute izen-ematea baina gainontzekoek 5 euro ordaindu beharko dute.

  8 sari banatuko dira aurten: lehenengo hirurek 200, 175 eta 150 euro eskuratuko dute, hurrenez hurren, eta Oñatiko nahiz sailkapen orokorreko lehen emakume eta gizonezko gazteek, ere sari berezi bana izango dute. Herriko lehen sailkatuarentzat ere saria izango da. Sariak ez dira batuko; sari potoloena emango da eta hutsik gelditzen dena dagokion hurrengoari emango zaio. Gazteak kategorian berriz, 18 urtera artekoak sartuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!