Virginia Flores arduratuko da Pake Lekuko tabernaz, aurrerantzean
2024/07/23
Abuztuaren 15ean irekiko du
Pake Lekuko zuzendaritza batzordeak jubilatuen elkarteko tabernaren arduradun berria aurkeztu du: Virginia Flores. Taberna bi astez itxita egongo da, abuztuaren 1etik 14ra, eta 15ean irekiko da.
Yullia Krekoten gazteak bi urte pasatxo egin ditu Pake Lekuko tabernan, 2022ko maiatzean hartu baitzuen. Orain hilabete batzuk uzteko asmoa azaldu zion batzordeari eta ordezko bila aritu dira. Virginia Flores arduratuko da taberna zerbitzuaz, aurrerantzean, Singry Altamirano laguntzaile duela.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!