Oñatiko udala

Valentziarako materiala biltzen hasi dira Luar dendan

2024/11/05
Card image cap
Ostegun eguerdira arte batzen dena, ostiralean Urretxutik irtengo den kamioi batean eramango da

  Herritar talde baten ekimenez hasi dira Lazarraga kaleko 4an dagoen Luar dendan Valentziarako materiala jasotzen. Garbiketako produktuak eta tresnak, norberaren higienerako produktuak, umeentzako jana, arropa, pixoihalak eta antzerakoak, intsulina eta diabetikoentzako jana eta animalientzako jana batu nahi da, argazkiko zerrendan ikusten denez. Luar dendak duen ordutegian jasoko da materiala, ostegun eguerdira arte (13:00ak arte). Batutako guztia garraitzeko prestatuko da eta Urretxura eramango da, bertatik Valentziara ostiralean irtengo den kamioian kargatzeko. 

  Valentziako hainbat herritan dagoen beharra ikusita, bapatean sortu den elkartasun ekimena da material biltze kanpaina hau. Laguntza nola helarazi lotu ondoren, eta kamioia ostiralean irtengo dela kontutan hartuta, bi egun eta erdira mugatuko den material bilketa puntuala izango dela adierazi digute sustatzaileek. Hala ere, beharraren arabera eta batutakoa Valentziaraino eramateko dauden bideen arabera, ekimena errepikatu daitekeenik ez da baztertu.

  Itsu-itsuan hasi da materiala biltzen herritar talde hau; lagundu nahiak bultzatuta baino zelako erantzuna izango duten eta deialdiak zein bolumen hartu dezaken jakin gabe abiatu direla adierazi digute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!