Uztaila erdialdean zabaldu asmo da Eltzia taberna
2023/06/27
German Mirassouren aldeko esleipena egin du Udalak
Lau eskaintza aurkeztu ziren Eltzia taberna-kafetegiaren ustiatze-lizitaziora. Eskaintza tekniko eta ekonomikoa baloratuta, German Mirassouren aldeko proposamena egin zuen kontratazio-mahaiak eta Udalak bere egin du. Dagokion dokumentazio osagarria aurkeztuta, uztailaren 10ean sinatuko da kontratua. Hortik aurrera ostalaritza lokala lehenbailehen ireki nahi du Mirassouk.
Eskaintza ekonomikoa erabakigarria izan da esleipenean, Udalak zehaztu zuen hileko errenta jasoz, 740 euro ordaintzeko proposamena egin duelako Mirassouk. Eltzia taberna-kafetegiaren ustiaketa kontratua bi urtetarako izango da, beste bi urtez luzatu daitekeelarik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!