Usakon bainatzeko debekatua datorren asteartera arte luzatuko da, gutxienik
Gaur goizean jakinarazi zaie udaleko arduradunei asteartean haurtutako ur laginek asteleheneko emaitza txarrak berretsi dutela. Ondorioz, Usakon bainatzeak debekatuta jarraituko du, gutxienez asteartera arte. Analitikak astelehenetan egiten dira.
Osasun publikoak agindutako debekua astebete iraungo du, gutxienez, iaz hainbatetan gertatu zen bezala. NAYADE sisteman sartzearen ondorio da. Bainurako lekuen ur kalitatearen jarraipen sistematikoa egiten dute osasun arduradunek eta gutxieneko maila ez dutenean bainua debekatzeko agindua ematen du osasun publikoak. 2021ean sartu zen Usako NAYADEn baina iaz hasi ziren sistemaren protokoloa aplikatzen.
Bainatzeko debekua adierazten duten kartelak asteartean jarri ziren Usako inguruetan eta datorren asteartera arte, printzipioz, ez dira kenduko. Sorosleak ere, bainu debekuaren berri ematen jarraituko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!