Oñatiko udala

Usakon bainatzeko debekatu berretsi du Osasun Publikoak

2023/07/04
Card image cap
Atzoko ur-laginaren emaitzak kutsadura maila handia antzeman du berriro

  Ekainaren 13an debekatu zuen Osasun Publikoan Usakon bainatzea, eta orduz geroztik egin diren ur analitika guztiek debekua berretsi dute behin eta berriz. Asteleheneroko ur laginak hartu ziren atzo eta emaitzak txarrak izan dira berriro. E.coli bakterioaren kontzentrazioak onartutakoaren oso goitik jarraitzen du. Gaur ur lagin berria hartuko da, baina zaila dirudi egoera aldatzea.

  Bainua hartzeko debekua adierazten duten kartelek Usakon jarraitzen dute eta arratsaldero ingurua zaintzen aritzen den sorosleak ere, bainatzeko debekua azaltzen die bertaratzen diren lagunei. Zorionez, azken egun hauetan ez du bero handirik egin gurean, eta ez da aparteko tirabirarik sortu Usakon eta debekua bete da. Herritarrek freskatzeko beste bide batzuk hartu dituzte, eta Eltzia aurrealdeko ur uhinen parkera edo Zubikoako igerilekura joan dira busti eta bainatzera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!