Usakon bainatzea debekatu da
Osasun publikoak agindu du Usakon bainua debekatzea, atzo hartutako ur laginaren emaitza txarrak ikusita. Gaur ur lagin berria hartu da, aurreko emaitza horiek baieztatzeko, baina, bitartean, ezin da Usakon bainatu. Hala adierazten duten kartelak jarriko dira Usako inguruan eta hala jakinaraziko die sorosleak bertaratzen direnei, alegia, bainua debekatuta dagoela.
Bainu denboraldia larunbatean ireki zen ofizialki eta hirugarren egunera etorri da debekua. Litekeena da igande goizeko euri zaparrada mardulek eragin izana atzoko ur laginaren emaitza txarrak, baina arrazoia hori bada, gaurkoan errepikatu egingo dira, seguruenera, atzo arratsaldean ere bat-bateko zaparrada gogorrak izan zirelako. Hori kontutan hartuta, ur laginak hartzeko praktika aldatzea eskatu dezake Udalak, urak bereziki mugitu edo nahasita datozen momentuak saihesteko. Gaia aztertzen ari direla adierazi digu Kirol teknikariak.
Iazko bainu denboraldian ere halako debekuak behin baino gehiagotan gertatu ziren, E.coli baktorio kontzentrazio altuak neurtu zirelako.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!