Urteko Batzar Nagusia egingo dute gaur Pake Leku elkartean

Ohiko Batzar Nagusirako deialdia zabaldu da Pake Leku elkartetik. Gaur arratsaldean egingo da, elkarteko aretoan. Horrelakoetan ohikoa denez, aurreko urteko ekintza eta bestelako gora-beheren memoriaren berri emango da eta diru kontuak erakutsiko dira. Era berean, 2025erako helburuak eta aurrekontua azalduko dira. Zuzendaritza batzordea berritzeko aukeraketa ere jaso da gaurko bilerarako gai zerrendan.
12 lagunek osatzen dute Pake Lekuko batzordea egun eta erdiek utzi egingo dute, bi urteko epea beteta. Consuelo Urizar, Mª Eugenia Aranburu, Arantza Anduaga, Marilo Torrealday, Sheila Fritz eta Begoña Urrestarazu dira batzordea utziko dutenak. Hauen ordezkoak aukeratzeko beste sei laguneko zerrenda osatu du batzordeak baina hortik kanpoko beste hautagai batzuk ere proposatu ditzakete Pake lekuko bazkideek arratsaldeko bileran. Amaitzeko, galdera-erantzunetarako tartea irekiko da.
Pake leku elkarteko urteko Batzar Nagusirako lehen deialdia 17:30etan egin da eta bigarrena, 18:00etan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!