Oñatiko udala

Urteko azken Gobernu Batzarra egingo da arratsaldean

2023/12/21
Card image cap
19 puntu jaso dira lan zerrendan

  Eta urteko azken Tokiko Gobernu Batzarra izango den honetan, ohiko gobernu bilkuratarako 2024ko egutegia onartuko da. Baina bestelako gai garrantzitsu batzuk aztertu eta onartzea aurreikusten da. Hara nola, Berezao industrialdeko irisgarritasun proiektua edo Oñatiko termiten mapa idazteko zerbitzuak kontratatzea proposatuko da. San Lorentzo auzoan Pumptrack pista bat eraikitzeko lanak kontratatzea onartu eta esleipen espedientea abiaraztea eskatuko da. Era berean, Azkoagain futbol zelai ondoko bizikleta aparkalekua estaltzeko lanak egitea proposatuko da.

  Dirulaguntzak ere aztergai izango dira: Euskara departamentuaren dirulaguntzen inguruko ebazpena eta Hezkuntzak ikastetxeei eta bertan diharduten guraso elkarteei agindutako 2022-2023 ikasturteko dirulaguntzen likidazioa onartzea espero da. Hainbat kirol elkarterekin Udalak dituen lankidetza hitzarmenen babesean emandako dirulaguntzen zuriketa eta likidazioa aztertuko da eta berdin egingo da garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak jasota Hermansoloña elkarteak aurkeztu duen zuriketa eskaeraren harira.

  17:00etan elkartuko da gobernu taldea urteko azken ohiko bilera egiteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!