Oñatiko udala

Urtebetez luzatu da kiroldegia garbitzeko zerbitzu kontratua

2024/01/18
Card image cap
Bigarren aldiz luzatu da HEMEN Garbiketak enpresarekin 2021an sinatu zen kontratua

  2021eko abenduaren 21ean sinatu zuten Hemen Garbiketak enpresa eta udaleko ordezkariek Zubikoa kiroldegiko instalazioen garbiketarako kontratua; urtebeteko iraunaldia zuen, eta 2023ko urtarrilaren 12an beste urtebeterako luzatu zen. Orain, bigarren aldiz ea urtebeterako luzatze erabaki da, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

  Kontratu luzapenaren eskaera Hemen Garbiketa enpresako ordezkariak egin zuen. Zubikoa kiroldegiko zuzendariak eskainitako zerbitzuaren balorazio positiboa egin zuen eta luzapena gauzatzea proposatu zuen. Udal arduradunek ontzat eman eta egin da, abenduaren 22an sinatutako Alkate Dekretuaren arabera.

  Hemen Garbiketak enpresak 2021ean kiroldegia garbitzen ziharduten zortzi langileak subrogazioz hartu zituen eta udalak kontratatuta zuen 9. langilea ere plangintzan integratu zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!