Oñatiko udala

Urrearen zozketarako txartelak saltzen hasi da Debagoieneko Gurutze Gorria

2023/05/02
Card image cap
Zozketa finantzazio iturri garrantzitsua da San Prudentzioko postuko materiala mantendu eta proiektuak garatzeko

  Uztailaren 20an Malagan egingo da Gurutze Gorriaren urrearen zozketa. Bitartean, zozketarako txartelak erosi ahal izango dira bailarako hainbat denda, taberna eta jatetxe laguntzailetan, baita Gurutze Gorriko boluntario sarearen bidez ere. Urrearen zozketa finantzazio iturri garrantzitsua da Debagoieneko Gurutze Gorriarentzat, eta lortutako funtsak San Prudentzion duen ibilgailu-flotaren ekipamendua mantendu eta hobetzeko erabiliko dira, baita gizarte proiektuetarako ere.

  Begi bistakoak dira Debagoieneko Gurutze Gorriak betetzen dituen prebentzio eta larrialdi zerbitzuak baina eskualdean kalteberak diren eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboen alde gizarte proiektuak ere garatzen ditu. Hala, iaz, 600 pertsona baino gehiagorengana iritsi zen Debagoieneko Gurutze Gorriaren laguntza. Orain, lan hori bete ahal izateko herritarren ekarpena eskatzen da, urrearen zozketarako txartelak erosiz.

  Uztailaren 20an banatuko den lehen saria 3 milioi eurokoa izango da, bigarrena milioi batekoa, hirugarrena 500 mila eurokoa, eta beste milaka sari egongo dira 250 mila eta 50€ artekoak. Sariak dirutan, edo urrez kobratu ahal izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!