Urgain eskolako jolasgunea eraberritzeko azken lanak hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

Faseka ari dira berritzen Urgain herri eskolako jolasgunea; orain lizitaziora atera asmo den fasea, 2B, azkena da eta aurreko lanak osatu eta borobiltzea da helburua. Lur Paisajistak SL enpresak osatutako proiektuan oinarrituta ari dira eraberritze lanok egiten. Azken fase honetan jolasguneko altzariak berritu eta arbolak eta bestelako landaketak egitea aurreikusten da. Baina xehetasunak gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean emango dira eta, bide batez, lanak egiteko oinarriak onartuta, hartarako lizitazioa martxan jartzea proposatuko da. Lanak udako oporrak aprobetxatuz egitea da asmoa.
Landa-bideak hormigoitzeko laguntzen 2025eko deialdia egitea ere proposatuko zaio gobernu taldeari, arratsaldean. Azkenik, Auzotasuna deritzon diru-atal gehigarriaren arabera iaz egin ziren lanen justifikazioa aurkeztuko da gaurko bileran. Horiek lan zerrendan zehaztutako hiru gaiak. Baina kontu egin, azken orduan bestelakorik ere aurkeztu daitekeela.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!