URA Ur Agentziari errekerimendua egingo dio berriro Udalak.
Iaz jada, iraila inguruan, aipatu lurjausia garbitzeko beste errekerimendu bat egin zion udalak URA Agentziari. Izan ere, iazko udaberrian izan ziren euri ugarien ondorioz, Olabarrieta errekaren ibaiertzean gertatu zen lurjausiak, uraren ibilgua oztopatu bait zezakeen. Kontu egin behar da, San Martingo zubia eta Roke Azkune etxaldearen bitartean, Olabarrieta errekako ezkerreko ibaiertzean lur jausi handia gertatu zela. Lurra ez ezik, ertzetako zuhaitz ugari eraman zituen eta baita harri eta horma zatiak ere. Azaroan jada, zuhaitzak zatikatu eta erretiratu baziren ere, harri eta horma hondakinak ez ziren jaso.
Azkenaldian izan diren euriteen ondorioz, erreka hazita etorri da behin baino gehiagotan eta horrek, pilatutako harriak errekan behera eramatea eragin dezake. Arazoa handiagoa bihurtu daiteke, kontutan hartuz gero 30 bat metro beherago erreka estalita dagoela eta urak harri horiek eramaten baditu ubidea buxatzeko arriskua dagoela, edo behintzat, zati batean tapatzeko arriskua dagoela.
Horretxegatik, udazkenean hasitako garbiketa lanak osatzea eskatuko zaio orain URA ur agentziari. Errekara erori ziren harri, horma zati eta bestelako oztopoak guztiz kendu eta egun nahikoa arriskutsu eta babes gabe gerat uden ezponda eusteko beharrezko lanak egin ditzan eskatuko zaio.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!