Ulma Medical Technologies-en proiektu bat “Adimen artifiziala eta ingurumen jasangarritasuna” jardunaldietan
Global Innovation Dayren hamabigarren edizioa ixteko ekitaldia Durangoko Landako Gunean egingo da bihar goizean. Adimen artifiziala eta ingurumen jasangarritasuna oinarri duten hiruna kasu praktiko aurkeztuko dira, tartean, Ulma Medical Technologies mikroETEak garatutakoa. Adimen artifizialean oinarrituta, erretinopatia diabetikoa lehen mailako arretan detektatzeko bidea egin dute, fokuratze disruptiboari eta erretinografien analisi automatizatuari esker. Adimen artifizialak berrikuntzarako, eta kasu honetan osasunerako, eskaintzen digun aukeretako bat da.
Oñatiko Ulma Medical Technoligies-en esperientziarekin batera, Arabako ARATUBO eta Ibermatica enpresarena azalduko dira, adimen artifizialaren aplikazio esparruan eta Fagor Arrasate, Emica Bombas eta Bilboko Fhimasa enpresarenak, ingurumen jasangarritasun esparruan.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXIII. Astearen baitan antolatu den Global Innovation Dayren hamabigarren edizio honetarako 600 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Goizeko saioa izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta Iñigo Urkullu lehendakariak itxiko du.
Global Innovation Day Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du, Basque Artificial Intelligence Center eta Ihoberekin lankidetzan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!