Oñatiko udala

ULMA Architectural Solution-ek hiru urtetan 22 milioi euro inbertitzea aurreikusten du

2025/02/20
Card image cap
Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusia bisitan egon da Zubillagako plantan

  ULMA Architectural Solutions handitzeko obrak bertatik bertara ikusiz, kooperatibaren plana ezagutu ahal izan ditu Gipuzkoako Diputatu Nagusiak. Datozen hiru urteetan, 22 milioi euro bideratuko dira Zubillagako kooperatiban hainbat ekoizpen inbertsiori aurre egin eta lehiakortasuna zein jasangarritasuna indartu eta enplegu berriak sortzeko asmoz. ULMA Architectural Solutionsen handitze lanei esker, egun fabrikak dituen 10.700m2-ei beste 6.600 m2 gehituko zaizkie. Horrek ekarriko du fakturazioa %25 handitzea hurrengo bost urteetan.

  Kooperatibak 300 profesional ditu eta 62 milioi euroko negozio-bolumena. Bere produkzioaren % 48 esportatzen du eta filialak ditu Frantzian, Italian, Erresuma Batuan, Brasilen, Estatu Batuetan eta Alemanian. ULMA Architectural Solutions orain 35 urte, 1990ean sortu zen, orduan berritzailea zen hormigoi polimeroa garatuta. Drainatze sistemak eta arkitektura soluzioak fabrikatzen dituzte, hala nola fatxada aireztatuak, itxitura industrializatuak, aurrefabrikatu pertsonalizatuak eta hiri altzariak.

  Lanak bisitatzen eta kooperatibak dituen proiektuak ezagutzen izan dira Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Ane Insausti Ekonomia Sustapeneko diputatua eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia. Iñaki Gabilondo ULMA taldeko zuzendari nagusiarekin eta Ibon Calvo presidentearekin bildu dira, kooperatiba taldearen ildo estrategiko nagusiak, etorkizuneko erronkak eta lankidetza publiko-pribatuak ekoizpen sarearen eraldaketan duen zereginaz aritzeko. Mendozak eskerrak eman dizkie eta esan du Ulma bezalako kooperatibek gure industria sarea indartzeaz gain, Gipuzkoaren posizionamendua sendotzen dutela, berikuntzaren eta aurrerapenaren erreferente gisa. Horren haritik, kooperatiba enpresa eredua babesten jarraituko dutela berretsi du Ahaldun Nagusiak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!