Oñatiko udala

Udazken-negurako kontzertu-programazioa osatzen hasi dira Gaztelekuan

2024/07/16
Card image cap
Olatz Salvador urrian etorriko da eta Delirium Tremens eta Keia, urtarrilean

  Udako oporrak iritsi aurretik udazken-neguko musika programazioa zehazten eta lotzen hasi dira Gaztelekuan. Bi kontzertu kontratatu dira jada: Olatz Salvador, urriaren 19, arratsalderako, eta Delirium Tremens eta Keia, 2025eko urtarrilaren 11, gauerako.

  Jakinekoa da maila bateko musikariak kontratatu nahi badira, harremanak garaiz egin eta kontratuak itxi behar direla. Urritik apirilera bitartean, gutxienez, hilean kontzertu bat eskaintzen saiatzen dira Gaztelekuan eta urria eta urtarrilerako bana lotuta dute. Herriko nahiz kanpoko musikarientzat plaza izan nahi da eta baldintza hori betetzen da orain arte lotu dutena ikusita, hiru talderen zuzenekoa izango delako eta bat, Keia, etxekoa delako.

  Irailaren 25ean kaleratuko du Olatz Salvadorrrek disko berria, hirugarrena, nahiz eta hainbat single aurreratu dituen jada. Lan berria eskutan etorriko da Gaztelekura, takillan lortutako diruaren truke. Takillaren truke etorriko da baita ere Delirium Tremes taldea, urtarrilaren 11n. Mutrikuko taldearen historia beste bat da, desegin eta 30 urtera eszenatokietara itzuli baitziren, 2021ean. Hurrengo urtean diskoa kaleratu zuten, berragerpenaren ondorengo lehena baina taldearen laugarrena. Seguruenetik 2025eko lehen kontzertua izango den horretan Keia oñatiarrek ere joko dute.

  Olatz Salvadorrren kontzerturako sarrerak 10 eurotan salduko dira, aurrez, eta 12tan takilan; urtarrilek kontzertu bikoitzerako sarrerak pitin bat garestiagoak izango dira, 12 euro aurrez eta 15 euro takillan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!