Oñatiko udala

Udanako igoera jokatuko dela eta bihar Udanarako errepidea eguerdiko 12:30ean itxiko da eta proba osatu bitartean ez da irekiko.

2013/06/07
Gauzak ondo, arratsaldeko 7ak-7.30ak inguruan errepidea berriro irekitzea aurre ikusten da baina hori ez da egingo proba guztiz amaitu arte.

   Bitartean, Olabarrietatik aurrera ezin izango da joan. Olabarrietako auzotarrei era berean, herrira joan etorria egiteko, merenderorako bidea erabiltzea eskatu zaie. 

  Udanako igoera, arratsaldeko 3 eta erdietan hasiko da. Orduerdi lehenago, entrenamenduak egingo dira baina Udanarako errepidea trafikorako, esan bezala, eguerdiko 12:30ean itxiko da. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!