Oñatiko udala

Udanako errepideak itxita jarraituko du

2022/03/17
Card image cap
Garraiolarien grebak lanetan eragin ei du eta errepidea bihar zabaltzea ezinezkoa dela iragarri da Aldunditik

  Gipuzkoako Foru Aldundiak atzera egin du eta Legazpi eta Oñati arteko GI-2630 errepideak itxita jarraituko du datozen egunetan. Garraiolariek astelehenean hasi zuten grebak zuzenean eragin ei du errepidean egiteko gelditzen ziren lanetan. Ondorioz, errepidea ez da zabalduko, atzo bestelakorik iragarri bazen ere.

  Udanako errepidea abenduaren 12an itxi zen, aurreko egunetako euriteen ondorioz 50 metro luzeko eustorma erori zelako.  Urtarrilean horma egonkortzeko larrialdiko obrak hasi ziren eta oso aurreratuta zeudela ikusirik, bihar eguerdian behin behineko errei bat irekiko zela iragarri zen, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Gaur ordea, atzera egin dute  Aldundiko arduradunek eta errepideak itxita jarraituko duela jakinarazi dute.

  Lanak apirilaren erdialderako amaitzea aurreikusten dela zabaldu zen atzo baina irekiera-data berririk ezin dela zehaztu  adierazten da gaurko oharrean.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!