Udaltzaingorako ibilgailu berria erosi du Udalak
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/berbia/albisteak/udaltzaingorako-ibilgailu-berria-erosi-du-udalak/@@images/fc7ce836-7a7e-4e2e-afca-015e38861b40.jpeg)
Hartarako deitu zen esleipenera lau proposamen aurkeztu ziren baina bat baztertu zen, ibilgailuak ez zituelako Udalak zehaztutako ezaugarri eta oinarri teknikoak betetzen. Beste hiruren artean, berriz, Oarso Car SLek egindakoa lehenetsi da, puntuaziorik altuena lortu baitu, bai aurrekontua merkeena aurkeztuta eta baita eskainitako ibilgailuaren hobekuntza teknikoen balorazioan ere.
Hitzartu den autoa, Hyunday Kona EV, %100 elektrikoa da eta 41.990 eurotan eskuratuko du Udalak. Ibilgailua hornitzeko 120 eguneko epea finkatu zen baina stock-ean zegoenez, martxo hasierarako jasotzea espero du Udaltzainburuak. Autoa zuria da eta herriari eta udaltzaingoari dagozkion anagramak errotulatu behar dira. Ibilgailua entregatu ondoren ordainduko da, oinarrietan zehaztu zenez.
Udaltzaingorako ibilgailu berria erostea premiazkotzat jo zuen Udalak, une honetan ibilgailu bakarra dutelako, matxura handi bat izan ondoren, 12 urte zituen Toyota markako ibilgailua erretiratu baitzen, iazko udan.
Iturria: Oñati Irratia
![](/++theme++oinati-theme/img/i_harpidetu.png)
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!